2012/02/26

Haur lapurreta

Pasa den asteburuan egon nintzen telebista ikusten. Nahiko aspertuta nengoen. Kateak aldatzen ari nintzela, bat-batean kate batean gelditu nintzen. Ez dakit zehatz-mehatz zein katea zen. Kate horretan saio bat zegoen eta haur lapurretei buruz hitz egiten zuten. Ni pixka bat harrituta geratu nintzen, gai horri buruz ez nekielako ezer.
Saio horretan neska bat agertu zen eta bere kasua kontatzen ari zen. Neska hau Donostiakoa zen eta betidanik bere amak esan zion bere alaba, hau da, neskaren ahizpa jaio bezain pronto hil zela. Medikuek esan zioten umeak jaiotzean arazo larriak zeuzkala eta arazo larrien ondorioz hil zela.
Amak, tamalez, inoiz ez zuen ikusi bere alabaren gorpua. Baina senideek, ez dakit zergatik, susmoa zeukaten istorio hori ez zela egia, eta horregatik, duela sei hilabete hasi ziren aztertzen. Asko borrokatu ondoren , epaile batek baimena eman zien hilobia irekitzeko. Hilobia ireki zutenean, konturatu ziren hilobia hutsik zegoela. Hilobian ez zegoen aztarnarik. Bere ahizpa ez zegoen hilda.
Senideak harrituta geratu ziren eta auzitegira joan ziren salaketa jartzera.
Baina ez da kasu bakarra. Azken bolada honetan beste kasu batzuk agertzen ari dira, eta guztietan, gauza bera, : hilobian ez zegoen inor.
Kasu hauek jakin ondoren, senideak elkarteak bultzatzen ari dira beren interesak defendatzeko.  Badirudi, 1940 eta 1990 urteen artean, mediku batzuek erizainen eta monjen laguntzarekin umeak lapurtu zituztela. Negozioa hutsa zen.
Kasu batzuetan, medikuek gurasoei esaten zieten, jaiotzean beren umeak hil egin zirela; gurasoek konfiantza osoa zeukaten medikuekin eta ez zuten ezer egiten. Garai hartan ez zegoen orain dagoen adinako teknologiarik, ez zegoen hainbeste kontrolik eta horregatik umeak jaio bezain pronto hartu eta aberatsei saltzen omen zizkieten. Beraientzat negozio paregabea!
Kasu batzuetan, geroztik denbora asko pasatu da eta ez da erraza izango kasu horiek epaitzea edo argitzea. Baina familia hauentzat ere ez da erraza izango ahaztea, bere senideak bizirik daudelako eta orain ez dakitelako non dauden.
Bukatzeko, nik adierazi nahi nuke kasu hauen berri jakitea ez zaidala batere gustatu, gurasoak eta umeak banandu egin direlako eta dena diruagatik.
Baina edozein kasutan , behintzat, argi daukat kasu hauek ezin direla orain gertatu, ospitaleetan dena kontrolatuta dagoelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario