2012/02/21

Suminduak

Ezeri ekin baino lehen komentatu nahi nuke, ni jaio nintzenean, hau da, 70 eko hamarkadan edo, diktadura batean bizi ginela. Garai hartan, talde batzuk sortu ziren, eta haietako gehienak baketsuak ziren. Talde haiek kalera atera ziren eta borroka egin zuten demokrazia lortzeko.
Diktadura bukatu ondoren, hau da, 80 ko eta 90 eko hamarkadan garai onak iritsi ziren; denok oso pozik geunden demokraziarekin eta batez ere kapitalismoarekin. Denok gauza asko erosi genituen zoriontsuago izateko.
Garai hartan, bankuek diru asko irabazi zuten, baina hori ez zen nahikoa. Zenbat eta gehiago eduki, orduan eta gehiago eduki nahi zuten, eta haiei esker orain munduan krisian gaude. Beti gertatzen da gauza bera,-: krisi garaietan hiritarrok ordaintzen ditugu bankuen akatsak.
Egoera hori ikusi ondoren, Frantzian, Stephane Hesselek liburu bat argitaratu zuen. Haren izenburua "Indignez-vous" zen. Liburu horretan, ideia asko azaltzen zituen krisiari buruz. Hesselen  arabera, krisialdi hau bankuek eragin dute.
Gobernuak bankuen menpe daude, eta, ondorioz, hau ez da benetako demokrazia. Egoera politikoa soziala eta ekonomikoa gero eta okerrago dago. Hiritarrok ez dugu erabakitzen, baina hori ez da okerrena, gainera hiritarrok erdi "alienatuta" gaude.
Gauza txarrak gertatzen ari dira gure inguruan, baina ez dugu ezer egiten, gure etxean geratzen gara, erosoagoa delako.
Azkenean, liburu honi esker, Espainian, batez ere, Madrilen eta Bartzelonan, "M-15" mugimendua sortu zen.
Nola sortu zen mugimendu hori? modu naturalean, sare sozialen bidez jendea geratzen hasi zen. Madrilen "Sol" plazan eta Bartzelonan " Katalunia " plazan. "M-15" mugimendua baketsua da eta "M-15" mugimenduari esker jendea kalera ateratzen da kexatzera. Hasieran, mugimendu hau Espainian hasi zen, baina gaur egun , Espainian ez ezik, Israelen eta AEB etan ere zabaltzen ari da.
Nik nire aldetik adirazi nahi nuke "M-15" mugimenduarekin erabat ados nagoela. Mugimenduaren ideiak oso onak dira eta haiei esker jendea esnatzen ari da.
Politikariek hiritarroi kasu egin behar digute eta gauzak aldatu behar dituzte, bestela hau ez da demokrazia izango.

No hay comentarios:

Publicar un comentario