2012/05/03

Zer egin dezakegu gure zaborrarekin? Atez ateko zabor bilketa.


Txikia nintzenean, hau da, 70 eko hamarkadan edo, ez zegoen orain dagoen adina arazo gai honekin. Lehen, hondakin guztiak jartzen ziren poltsa berean eta botatzen ziren edukiontzi batera. Bat besterik ez zegoen. Zaborrezko kamioia dena hartu zuen eta zabortegi batera bidali zen. Egia esan, garai hartan ez zegoen orain daukagun beste hondakin baina, dena den, astakeri bat zen!, oso kaltegarria zelako gure osasunarentzat eta batez ere, lurraren osasunarentzat.

Gaur egun, tamalez, kontsumismoaren munduan bizi gara. Zenbat eta kontsumismo handiagoa orduan eta hondakin gehiago sortzen ari gara. Horregatik, gai hau puri-purian dago gure gizartean. Zaborra arazo bihurtu da.

Euskal Herrian ere, gai hau iskanbila asko sortzen ari dira. Gipuzkoan, esate baterako, San Marko zabortegiaren itxierak arazo larria ekarri zuen; alternatiba gisa, alderdi politiko batzuek erraustegi bat eraikitzea proposatu zuten. Baina zabortegiak zein erraustegiak, biak oso kaltegarriak dira osasunaren eta ingurumenaren aldetik.

Horregatik hemen proposatzen ari da beste era bat zaborra biltzeko, hau da, atez ateko zabor bilketa. Atez ateko bilketa, etzebizitzetako hondakinak biltzeko sistema bat da.

Gipuzkoan 2009 ko martxoaren martxan jarri zen Usurbil herrian eta 2010. urtean Hernani eta Oiartzun bildu ziren atez ateko sistemara, herriko etxebizitza guztietako hondakinak etxez etxe bilduz. Iparraldean ere sistema hau zabaltzen ari da. Baina ez Eukal Herrian bakarrik, munduko hainbat lekutan ere atez ateko sistema erabiltzen da; esate baterako, Estatu Batuetan, Italian, Japonian eta abar.

Atez ateko zaborra biltzeko sisteman, familia bakoitzak zaborretarako lau ontzi ditu etxean; hondakin organikoak, papera edo kartoia, ontzi arinak (plastikoz, brik edo latak) eta errefusa. Asteko egun bakoitzean, zabor mota bat besterik ez da bilduko. Era horretan, bizilagun bakoitzak dagokion ontzia atera beharko du kalera.

Asko eztabidatzen ari da gai horri buruz.

Alde batetik, batzuek osasunerako ez direla hain kaltegarriak azaltzen digute; emisioak gutxitzen dira, esate baterako karbono dioxidoa. Oso erosoa da. Lanpostu berriak sortuko ditu. Nahiz eta hasieran oso garestia izan, denboraren poderioz gero eta merkeagoa izango da. Zaborrontziak kenduko ditu kaletik eta espazio gehiago izango da.

Beste aldetik, beste batzuek dena ez dela birziklatzen jakinarazten digute, eta hondakin batzuk erretzeko erraustegi batera eman beharko dituzte. Gure kaleko itxura eta usaina ez da egokia izango.

Nik nire aldetik, adierazi nahi nuke ados nagoela atez ateko sistemarekin, batez ere herri txikietan, baina ez dakit zer gertatuko den sistema honekin hiri handietan. Era berean, gai honetan iritzi guztiak onartzen ditut; eta denak baliagarriak izan daitezke arazoa konpontzeko. Eta esaera zaharrak esaten dutenaren arabera: “Zenbat buru hainbat aburu”.

2012/04/23

Merkataritza gune handiak:gaurko gizarteko tenpluak?

Txikia nintzenean, 70 eko hamarkadan, nire etxebizitzaren azpian denda bat zegoen. Oso denda txikia zen, baina ni ere oso txikia nintzenez, denda hura ikaragarri handia iruditzen zitzaidan. Denetik zegoen. Nahiz eta denda txikia izan, dena oso txukuna zegoenez, produktu asko eros zitekeen; eguneroko ogia, urdaiazpikoa, arroza eta abar. Dendatik kanpo, kutxetan jarrita, barazkiak zeuden. Dendaren jabea Mª Carmen zen. Mª Carmen- en senarrak baratza zeukanez, barazkiak izugarriak ziren. Auzokoak joaten ziren denda txiki hartara zerbait erostera. Denda txiki hartan, Mª Carmen-en eta bezeroen arteko harremanak oso estuak ziren, jendeak konfidantza handia zeukalako Mª Carmenekin. Igandero, meza bukatu ondoren, hara joaten nintzen ni gozokiak erostera. Hura bai zela nire tenplua!.

Denboraren poderioz, hau da, 90 eko hamarkadan, moda berri bat etorri zen guregana. Monopolioek edozein lekutan, merkataritza gune handiak jartzen zituzten. Haien erruz, denda txiki guztiak itxi zituzten.

Egia esan, merkataritza gune handi horietan, denetik egin eta eros dezakezu. Produktu guztiak leku berean dituzu. Era berean, asteroko edo hilabeteroko erosketak egin ditzakezu. Asteburuetan, eguraldi txarra egiten duenean, jendea hara joaten da arratsalde osoa pasatzera. Gurasoek erosketak egiten dituzten bitartean, umeak zinema aretoan geratzen dira, edo txikiak badira, merkataritzako haurtzaindegian. Gero ondo bukatzeko, autoari gasolina bota eta " Mc Donalds"- en afaldu.

Tamalez, aitortu behar dut, merkataritza gune handi batean erosten dudala; erosoago iruditzen zaidalako. Baina ez ditut produktu guztiak han erosten; hango produktu batzuek ez dutelako kalitaterik.Orain, barnetegian nagoenez, herri txiki batean bizi naiz; Lazkaon, hain zuzen ere. Herriko dendak oso txikiak dira, nire auzoko denda bezalakoak. Okindegia, fruitategia, arrain denda, harategia eta abar. Nahiz eta denda txiki horietako produktuak pixka bat garestiagoak izan, kalitateko produktuak dira. Denda txikiko eta denda handiko produktuen artean alde handia dago.

Denda txikietan ez bezala,  merkataritza gune handietan, dendarien tratua hotza da. Gainera, zenbat eta produktu gehiago, orduan eta kontsumismo handiagoa izango dugu gure gizartean.
Beste ikuspuntu batetik, langileen eskubideak ez dira errespetatzen; ordu askoan lan egin behar dute, diru gutxi irabazteko.

Bukatzeko, nik nire aldetik, adierazi nahi nuke, musika eta argien atzean, negozio hutsa dagoela. Merkataritza gune handien erruz, benetako dendak desagertzeko zorian daude, eta beraiekin kalitateko produktuak eta harremanak egiteko lekuak.



2012/04/17

DIETA ETA ESTETIKA

Azken bolada honetan, gure gizartean, estetika osasuna baino garrantzitsuagoa da. Telebistan, irratian, egunkarietan, edozein lekutan, aurki ditzakegu iragarkiak gai horri buruz. Publizitateari esker estetikaren menpean gaude. Lehen esaten zuten, estetikaren kontuak, emakumezkoen gauzak zirela; baina gaur egun, kasu batzuetan, gizonek emakumeek baino gehiago zaintzen dute euren buruan.

Jendeak iragarki horiek ikusten dituenean, laster barneratzen du eta berehala joaten da denda batera zerbait erostera; aurpegirako krema, gazteagoa emateko, zelulitis pixka bat dudanez, beste krema bat. Jendea egunero joaten da kiroldegira zerbait egitera, ur asko edan behar da gure gorputza ondo hidratatzeko; ezin duzu edan ardorik ezta garagardorik ere, bestela ez duzu argaltzea lortuko. Zenbat eta argalago orduan eta hobeto sentituko zara zeure buruarekin.

Zer esan dezakegu modari buruz?, denok "Pasarela Cibeles" ekoek bezala jantzi behar dugu, eta gainera monopolioek argaleentzako arropa egiten dute. Ni ez naiz oso lodia, eta arropa erostera joaten naizenean, arropa gustatzen zait, baina ezin dut erosi, oso txikia delako eta gaizki geratzen zaidalako. Monopolioen jarrera kalte handia egiten ari da gazteen artean. Pasareletan agertzen diren modeloak ez dira gizartearen eredua, denak perfektuak direlako. Gainera, estetikaren presioaren erruz, gazte batzuek gaixotasun psikologiak dituzte, gaizki sentitzen direlako beren buruarekin.

Nik nire aldetik, adierazi nahi nuke, ez nagoela ados egoera horrekin, kasu batzuetan kaltegarria delako osasunarentzat. Baina, beste aldetik, egia esan,  gero eta jende lodiago ikusten da kalean, eta kasu batzuetan umeak dira. Gurasoen bizimodua dela medio, umeek gero eta okerrago jaten dute. Gurasoek ez dute denborarik ezertarako. Horregatik azkar eta gutxi gosaltzen dute, askaltzeko ogitarteko baten ordez, opillak jaten dituzte eta afaltzeko zerbait osasungarria prestatzeko denborarik ez dutenez, pizza bat eskatzen dute telefonoz.

 Gero, oso lodiak gaudenez, dieta egiten dugu argaltzeko. Dieta kontuan, entzuten ditugun aholkuetako askok ez dute oinarri zientifikorik. Oso azkar argaldu nahi dugunez, gure kabuz egiten ditugu dieta hauek. Ergelkeriak egiten dira. Batzuetan argaldu egiten gara, baina beste gauza batzuk desorekatu egiten dira, eta hori ez da oso ona osasunerako.

Nik uste dut ondo sentitu behar dugula geure buruarekin, eta horregatik zaindu behar dugula, baina ahaztu gabe, osasuna estetika baino garrantzitsuagoa dela.



2012/03/13

Haurren esplotazioa hirugarren munduan

Pasa den larunbatean, bazkaltzen bukatu ondoren, telebista piztu nuen. Egun horretan, goiz jaiki nintzenez neka-neka eginda nengoen. Kateak aldatzen aritu nintzen, eta azkenik "la 2" jarri nuen. "La 2 "- en programazioa oso ona delakoan gaude denok, baina gero inork ez du ikusten.Une hartan "Documentos TV" saioa zegoen. Zein aproposa zen saioa hau lo kuluxka egiteko! pentsatu nuen. Dokumental bat jartzen ari ziren eta haurren esplotazioari buruz hitz egiten zuten. Ni pixka bat harrituta geratu nintzen, gai horri buruz ez nekielako ezer.

Mundu osoan, baina batez ere, hirugarren munduan, gero eta haur gehiagok lan egiten dute beren familiei laguntzeko. Herrialde horietan, egoera ez da betere erraza, jendeak ez du zer janik eta horregatik umeak laster lanean hasten dira eta eskolara joateari uzten diote. Zenbat eta heziketa gutxiago orduan eta pobrezia gehiago izango dute haietako herrialdeetan.

Azken bolada honetan, boteretsuek mundu osoan modan jarri dute hitz berezi bat, "globalizazioa". Horrek zer esan nahi du?, multinazionalak hemendik herrialde txiroetara beren enpresak eramaten ari dira, era horretan, alde batetik, zerga gutxiago ordaintzen dute eta beste aldetik, beren efizientzia igotzen dute. Eta nola lortzen duten beren efizientzia hobetzea? Herri txiroetan, soldatak eta lan-baldintzak penagarriak direnez, makina bat diru irabazten dute.

Gainera, multinazional batzuk umeak kontratatzen ari dira beraientzat lan egiteko, egunsentiatik ilunabarrera lan egin behar dute. Aitzitik, lehen aipatu dudanez, ez dira eskolara joaten eta beren heziketa nahiko kaskarra da. Herrialde haietan produktu bat egiteko, nahiko erraza denez, eta kostoak ez direnez oso handiak, gero produktu horiek hemen saltzen dituzte. Denok erosten ditugu hirugarren munduan egindako gauzak merkeagoak direlako; ia-ia hemengo denda guztiak multinazionalak direnez, irabazi ikaragarriak lortzen dute. Negozio paragabea!. Ez dago eskubiderik! Azken batean, beti gauza bera gertatzen da, munduaren erdia beste erdiaren kontura bizi da.

Badirudi, behintzat, umeak erabiltzeagatik salatuak izan diren enpresak orain beren irabazian zati bat gosearen kontrako kanpainetan gastatzen hasi direla. Eskerrak eman beharko!.

Bukatezko, nik adierazi nahi nuke, negozio hau mespertxagarria dela, baina guk batzuetan nahigabe beraien produktuak erosten ditugu, gurpil zoro bat da!.
Gaur egun, gabonetan batez ere, bidezko merkataritza jartzen dute. Produktu hauek kalitate ona daukate, eta nahiz eta garestiagoak izan, prezioa justuagoa delakoan nago.
Era berean, batzuek esaten dutenaren arabera, jokua ez da errenta. Hobeto izango da multinazional bat jartzea.


2012/03/05

Zahartzaroa

Pasa den larunbatean eguraldi ederra egin zuenez nire ilobarekin parke batera joatea erabaki nuen. Hura bere lagunekin jolasten ari zen bitartean ni liburu bat irakurtzen ari nintzen banku batean. Hasieran, oso kontzentratuta nengoen liburua irakurtzen baina bat-batean, nire ingurura begiratu nuen. Parkea jendez lepo zegoen baina ia-ia pertsona guztiak zaharrak ziren. Zahar batzuk bere ilobak zaintzen, beste batzuk egunkaria irakurtzen edo parkean zehar paseatzen eta une horretan niri ideia bat etorri zitzaidan burura: Gaur egun gero eta zahar gehiago daude gure gizartean.

Lehen, hau ez zen gertatzen. Nire gurasoak gazteak zirenean, hau da, 50 eko hamarkada inguruan, ez zegoen orain dagoen adina zahar. Garai hartan, alde batetik, jendearen bizimodua oso zaila zen, ez zeukan ezer; Bai gizonek bai emakumeek lan asko egin zuten beren familiak aurrera ateratzeko. Ez zen lan samurra. Beste aldetik, medikuntza ez zen hain ona, horregatik jendea gazterik hiltzen zen.

Garai honetan, aitzitik, lan batzuk erosoagoak dira eta medikuntza gero eta hobea da. Denboraren poderioz jendearen bizimodua hobetzen ari da, eta, horregatik jendearen bizi-itxaropena gero eta handiagoa da. Jendea zahartzera iristen da.

Nik aitortu behar dut zaharra izateak beldurtzen nauela, baina egia esan, osasuna ona bada, aro horretan ere gauza asko egin daiteke. Erretiroa hartu ondoren, batzuek beren ilobak zaintzen dituzte. Gaur egun, gero eta zahar-elkarte gehiago daude, han elkartzen dira ekintza asko egiteko, besteak beste, bidaiatzeko. Jubilatuen bidaiak oso merkeak dira eta garraio publikoetan ere diru gutxi ordaintzen dute. Aro horretan, abantaila asko dituzte.

Baina osasuna ona ez bada, gaitasunak galtzen dituztenean, adibidez, oroimena, zentzumenak, beren etxean ezin izaten dira geratu, eta, orduan egoera ez da hain ona. Seme-alabek erabakiak hartu behar izaten dituzte, eta, batzuetan ez dira oso errazak. Batzuek beren gurasoekin geratzea erabakitzen dute, baina beste batzuentzat dela denboragatik dela egoeragatik ezinezkoa da eta zaharren egoitza batera joaten dira. Oro har, erabaki hori hartzea ez da erraza eta kasu batzuetan semeak triste zamar geratzen dira.

Nik nire aldetik, adierazi nahi nuke zaharrak asko gustatzen zaizkidala, agian nire aitona-amonak ez nituelako ezagutu. Aukera daukadanean, asko gustatzen zait zaharrei entzutea, eskarmentu handia dutelako eta makina bat gauza ikas dezakezu. Era berean, aro bakoitzak bere abantailak eta desabantailak ditu eta esaera zaharrak esaten duenaren arabera: " Gazteak baleki, zaharrak baleza".

2012/02/26

Haur lapurreta

Pasa den asteburuan egon nintzen telebista ikusten. Nahiko aspertuta nengoen. Kateak aldatzen ari nintzela, bat-batean kate batean gelditu nintzen. Ez dakit zehatz-mehatz zein katea zen. Kate horretan saio bat zegoen eta haur lapurretei buruz hitz egiten zuten. Ni pixka bat harrituta geratu nintzen, gai horri buruz ez nekielako ezer.
Saio horretan neska bat agertu zen eta bere kasua kontatzen ari zen. Neska hau Donostiakoa zen eta betidanik bere amak esan zion bere alaba, hau da, neskaren ahizpa jaio bezain pronto hil zela. Medikuek esan zioten umeak jaiotzean arazo larriak zeuzkala eta arazo larrien ondorioz hil zela.
Amak, tamalez, inoiz ez zuen ikusi bere alabaren gorpua. Baina senideek, ez dakit zergatik, susmoa zeukaten istorio hori ez zela egia, eta horregatik, duela sei hilabete hasi ziren aztertzen. Asko borrokatu ondoren , epaile batek baimena eman zien hilobia irekitzeko. Hilobia ireki zutenean, konturatu ziren hilobia hutsik zegoela. Hilobian ez zegoen aztarnarik. Bere ahizpa ez zegoen hilda.
Senideak harrituta geratu ziren eta auzitegira joan ziren salaketa jartzera.
Baina ez da kasu bakarra. Azken bolada honetan beste kasu batzuk agertzen ari dira, eta guztietan, gauza bera, : hilobian ez zegoen inor.
Kasu hauek jakin ondoren, senideak elkarteak bultzatzen ari dira beren interesak defendatzeko.  Badirudi, 1940 eta 1990 urteen artean, mediku batzuek erizainen eta monjen laguntzarekin umeak lapurtu zituztela. Negozioa hutsa zen.
Kasu batzuetan, medikuek gurasoei esaten zieten, jaiotzean beren umeak hil egin zirela; gurasoek konfiantza osoa zeukaten medikuekin eta ez zuten ezer egiten. Garai hartan ez zegoen orain dagoen adinako teknologiarik, ez zegoen hainbeste kontrolik eta horregatik umeak jaio bezain pronto hartu eta aberatsei saltzen omen zizkieten. Beraientzat negozio paregabea!
Kasu batzuetan, geroztik denbora asko pasatu da eta ez da erraza izango kasu horiek epaitzea edo argitzea. Baina familia hauentzat ere ez da erraza izango ahaztea, bere senideak bizirik daudelako eta orain ez dakitelako non dauden.
Bukatzeko, nik adierazi nahi nuke kasu hauen berri jakitea ez zaidala batere gustatu, gurasoak eta umeak banandu egin direlako eta dena diruagatik.
Baina edozein kasutan , behintzat, argi daukat kasu hauek ezin direla orain gertatu, ospitaleetan dena kontrolatuta dagoelako.

2012/02/21

Turismoa Euskal Herrian

Hasteko, komentatu nahi nuke, aspaldian, nire gurasoen garaietan, hots, 60 ko hamarkadan edo, ez zegoela orain dagoen beste eskaintza zeren eta garai hartan Euskal Herriko turismoa ez zegoen garatuta.
Euskal Herria herri industriala bat zen; adibide onena Bilbo da. Lehen Bilboren bizimodua oso desberdina zen. Jendeak lantegietan lan egiten zuen eta Bilboren itxura ez zen oso erakargarria bisitatzeko. Jendea maiz joaten zen beste leku batzuetara, adibidez Benidormera edo Saloura.
Baina, 90 eko hamarkadan inguruan, gauzak aldatu egin ziren, gu konturatu ginen hemen gauza asko geneuzkala eskaintzeko, eta horregatik hasi ginen Euskal Herriko turismoa bultzatzen.
Euskal Herrian denetik daukagu. Alde batetik, paisaia, kultura, sukaldaritza eta beste aldetik hondartza, mendia eta abar. Edozein lekutan aurki dezakezu ikusteko zerbait edo egiteko zerbait.
Euskal Herriko hiriak izugarriak dira. Donostia betidanik, oso hiri polita izan da, bere sukaldaritza, bere paisaia, bere pintxoak-.... Donostiako alde zaharra beti jendez josita egoten da. Baina, hori ez da dena. Azken urteotan, Donostia garatu egin da. Gero eta bidegorri gehiago daude, hango museoak eraberritzen ari dira, pasealekuak oso handiak dira eta horregatik ez udan bakarrik, urtean zehar ere jendea etortzen da hiria bisitatzera.
Baina adibiderik onena ez dago Donostian, Bilbon baizik. Lehen komentatu dudanez, Bilbo hiri industriala zen. Duela hogei urte ezinezkoa zen Bilbon zehar paseatzea, dena oso zikina zegoen, eta Nerbioi ibaiaren usaina oso desatsegina zen. Baina azken urteotan gauzak desberdinak dira. "Guggemhein" museoa jarri ondoren, Nerbioi ibaia garbitu zuten eta berdegune asko jarri zituzten. Ibaiaren ondoan dagoen pasalekua izugarria da. Alde zaharrean dagoen giroa oso ona da. Asteburuetan ez ezik astean zehar ere giroa egoten da. Makina bat hotel dago gaua pasatzeko, eta, gainera ez dira oso garestiak. Hiri hau hobetzen ari da arlo guztietan. Bilbo, gero eta hiri politagoa da, eta, horregatik, gero eta jende gehiago etortzen da bisitatzera.
Baina ez hirietan bakarrik, herrietan ere, turismoa lantzen ari gara Euskal Herrian. Gero eta landetxe gehiago daude herri txikietan. Hori ere, oso aukera ona da hemengo izadia ezagutzeko.
Azken batean, nola hirietan hala herrietan gauza polit asko ikus dezakezu eta edozein tokitan giro ona izaten dugu.