2012/03/05

Zahartzaroa

Pasa den larunbatean eguraldi ederra egin zuenez nire ilobarekin parke batera joatea erabaki nuen. Hura bere lagunekin jolasten ari zen bitartean ni liburu bat irakurtzen ari nintzen banku batean. Hasieran, oso kontzentratuta nengoen liburua irakurtzen baina bat-batean, nire ingurura begiratu nuen. Parkea jendez lepo zegoen baina ia-ia pertsona guztiak zaharrak ziren. Zahar batzuk bere ilobak zaintzen, beste batzuk egunkaria irakurtzen edo parkean zehar paseatzen eta une horretan niri ideia bat etorri zitzaidan burura: Gaur egun gero eta zahar gehiago daude gure gizartean.

Lehen, hau ez zen gertatzen. Nire gurasoak gazteak zirenean, hau da, 50 eko hamarkada inguruan, ez zegoen orain dagoen adina zahar. Garai hartan, alde batetik, jendearen bizimodua oso zaila zen, ez zeukan ezer; Bai gizonek bai emakumeek lan asko egin zuten beren familiak aurrera ateratzeko. Ez zen lan samurra. Beste aldetik, medikuntza ez zen hain ona, horregatik jendea gazterik hiltzen zen.

Garai honetan, aitzitik, lan batzuk erosoagoak dira eta medikuntza gero eta hobea da. Denboraren poderioz jendearen bizimodua hobetzen ari da, eta, horregatik jendearen bizi-itxaropena gero eta handiagoa da. Jendea zahartzera iristen da.

Nik aitortu behar dut zaharra izateak beldurtzen nauela, baina egia esan, osasuna ona bada, aro horretan ere gauza asko egin daiteke. Erretiroa hartu ondoren, batzuek beren ilobak zaintzen dituzte. Gaur egun, gero eta zahar-elkarte gehiago daude, han elkartzen dira ekintza asko egiteko, besteak beste, bidaiatzeko. Jubilatuen bidaiak oso merkeak dira eta garraio publikoetan ere diru gutxi ordaintzen dute. Aro horretan, abantaila asko dituzte.

Baina osasuna ona ez bada, gaitasunak galtzen dituztenean, adibidez, oroimena, zentzumenak, beren etxean ezin izaten dira geratu, eta, orduan egoera ez da hain ona. Seme-alabek erabakiak hartu behar izaten dituzte, eta, batzuetan ez dira oso errazak. Batzuek beren gurasoekin geratzea erabakitzen dute, baina beste batzuentzat dela denboragatik dela egoeragatik ezinezkoa da eta zaharren egoitza batera joaten dira. Oro har, erabaki hori hartzea ez da erraza eta kasu batzuetan semeak triste zamar geratzen dira.

Nik nire aldetik, adierazi nahi nuke zaharrak asko gustatzen zaizkidala, agian nire aitona-amonak ez nituelako ezagutu. Aukera daukadanean, asko gustatzen zait zaharrei entzutea, eskarmentu handia dutelako eta makina bat gauza ikas dezakezu. Era berean, aro bakoitzak bere abantailak eta desabantailak ditu eta esaera zaharrak esaten duenaren arabera: " Gazteak baleki, zaharrak baleza".

No hay comentarios:

Publicar un comentario