2012/02/21

Turismoa Euskal Herrian

Hasteko, komentatu nahi nuke, aspaldian, nire gurasoen garaietan, hots, 60 ko hamarkadan edo, ez zegoela orain dagoen beste eskaintza zeren eta garai hartan Euskal Herriko turismoa ez zegoen garatuta.
Euskal Herria herri industriala bat zen; adibide onena Bilbo da. Lehen Bilboren bizimodua oso desberdina zen. Jendeak lantegietan lan egiten zuen eta Bilboren itxura ez zen oso erakargarria bisitatzeko. Jendea maiz joaten zen beste leku batzuetara, adibidez Benidormera edo Saloura.
Baina, 90 eko hamarkadan inguruan, gauzak aldatu egin ziren, gu konturatu ginen hemen gauza asko geneuzkala eskaintzeko, eta horregatik hasi ginen Euskal Herriko turismoa bultzatzen.
Euskal Herrian denetik daukagu. Alde batetik, paisaia, kultura, sukaldaritza eta beste aldetik hondartza, mendia eta abar. Edozein lekutan aurki dezakezu ikusteko zerbait edo egiteko zerbait.
Euskal Herriko hiriak izugarriak dira. Donostia betidanik, oso hiri polita izan da, bere sukaldaritza, bere paisaia, bere pintxoak-.... Donostiako alde zaharra beti jendez josita egoten da. Baina, hori ez da dena. Azken urteotan, Donostia garatu egin da. Gero eta bidegorri gehiago daude, hango museoak eraberritzen ari dira, pasealekuak oso handiak dira eta horregatik ez udan bakarrik, urtean zehar ere jendea etortzen da hiria bisitatzera.
Baina adibiderik onena ez dago Donostian, Bilbon baizik. Lehen komentatu dudanez, Bilbo hiri industriala zen. Duela hogei urte ezinezkoa zen Bilbon zehar paseatzea, dena oso zikina zegoen, eta Nerbioi ibaiaren usaina oso desatsegina zen. Baina azken urteotan gauzak desberdinak dira. "Guggemhein" museoa jarri ondoren, Nerbioi ibaia garbitu zuten eta berdegune asko jarri zituzten. Ibaiaren ondoan dagoen pasalekua izugarria da. Alde zaharrean dagoen giroa oso ona da. Asteburuetan ez ezik astean zehar ere giroa egoten da. Makina bat hotel dago gaua pasatzeko, eta, gainera ez dira oso garestiak. Hiri hau hobetzen ari da arlo guztietan. Bilbo, gero eta hiri politagoa da, eta, horregatik, gero eta jende gehiago etortzen da bisitatzera.
Baina ez hirietan bakarrik, herrietan ere, turismoa lantzen ari gara Euskal Herrian. Gero eta landetxe gehiago daude herri txikietan. Hori ere, oso aukera ona da hemengo izadia ezagutzeko.
Azken batean, nola hirietan hala herrietan gauza polit asko ikus dezakezu eta edozein tokitan giro ona izaten dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario