2012/04/17

DIETA ETA ESTETIKA

Azken bolada honetan, gure gizartean, estetika osasuna baino garrantzitsuagoa da. Telebistan, irratian, egunkarietan, edozein lekutan, aurki ditzakegu iragarkiak gai horri buruz. Publizitateari esker estetikaren menpean gaude. Lehen esaten zuten, estetikaren kontuak, emakumezkoen gauzak zirela; baina gaur egun, kasu batzuetan, gizonek emakumeek baino gehiago zaintzen dute euren buruan.

Jendeak iragarki horiek ikusten dituenean, laster barneratzen du eta berehala joaten da denda batera zerbait erostera; aurpegirako krema, gazteagoa emateko, zelulitis pixka bat dudanez, beste krema bat. Jendea egunero joaten da kiroldegira zerbait egitera, ur asko edan behar da gure gorputza ondo hidratatzeko; ezin duzu edan ardorik ezta garagardorik ere, bestela ez duzu argaltzea lortuko. Zenbat eta argalago orduan eta hobeto sentituko zara zeure buruarekin.

Zer esan dezakegu modari buruz?, denok "Pasarela Cibeles" ekoek bezala jantzi behar dugu, eta gainera monopolioek argaleentzako arropa egiten dute. Ni ez naiz oso lodia, eta arropa erostera joaten naizenean, arropa gustatzen zait, baina ezin dut erosi, oso txikia delako eta gaizki geratzen zaidalako. Monopolioen jarrera kalte handia egiten ari da gazteen artean. Pasareletan agertzen diren modeloak ez dira gizartearen eredua, denak perfektuak direlako. Gainera, estetikaren presioaren erruz, gazte batzuek gaixotasun psikologiak dituzte, gaizki sentitzen direlako beren buruarekin.

Nik nire aldetik, adierazi nahi nuke, ez nagoela ados egoera horrekin, kasu batzuetan kaltegarria delako osasunarentzat. Baina, beste aldetik, egia esan,  gero eta jende lodiago ikusten da kalean, eta kasu batzuetan umeak dira. Gurasoen bizimodua dela medio, umeek gero eta okerrago jaten dute. Gurasoek ez dute denborarik ezertarako. Horregatik azkar eta gutxi gosaltzen dute, askaltzeko ogitarteko baten ordez, opillak jaten dituzte eta afaltzeko zerbait osasungarria prestatzeko denborarik ez dutenez, pizza bat eskatzen dute telefonoz.

 Gero, oso lodiak gaudenez, dieta egiten dugu argaltzeko. Dieta kontuan, entzuten ditugun aholkuetako askok ez dute oinarri zientifikorik. Oso azkar argaldu nahi dugunez, gure kabuz egiten ditugu dieta hauek. Ergelkeriak egiten dira. Batzuetan argaldu egiten gara, baina beste gauza batzuk desorekatu egiten dira, eta hori ez da oso ona osasunerako.

Nik uste dut ondo sentitu behar dugula geure buruarekin, eta horregatik zaindu behar dugula, baina ahaztu gabe, osasuna estetika baino garrantzitsuagoa dela.



1 comentario: