2012/03/13

Haurren esplotazioa hirugarren munduan

Pasa den larunbatean, bazkaltzen bukatu ondoren, telebista piztu nuen. Egun horretan, goiz jaiki nintzenez neka-neka eginda nengoen. Kateak aldatzen aritu nintzen, eta azkenik "la 2" jarri nuen. "La 2 "- en programazioa oso ona delakoan gaude denok, baina gero inork ez du ikusten.Une hartan "Documentos TV" saioa zegoen. Zein aproposa zen saioa hau lo kuluxka egiteko! pentsatu nuen. Dokumental bat jartzen ari ziren eta haurren esplotazioari buruz hitz egiten zuten. Ni pixka bat harrituta geratu nintzen, gai horri buruz ez nekielako ezer.

Mundu osoan, baina batez ere, hirugarren munduan, gero eta haur gehiagok lan egiten dute beren familiei laguntzeko. Herrialde horietan, egoera ez da betere erraza, jendeak ez du zer janik eta horregatik umeak laster lanean hasten dira eta eskolara joateari uzten diote. Zenbat eta heziketa gutxiago orduan eta pobrezia gehiago izango dute haietako herrialdeetan.

Azken bolada honetan, boteretsuek mundu osoan modan jarri dute hitz berezi bat, "globalizazioa". Horrek zer esan nahi du?, multinazionalak hemendik herrialde txiroetara beren enpresak eramaten ari dira, era horretan, alde batetik, zerga gutxiago ordaintzen dute eta beste aldetik, beren efizientzia igotzen dute. Eta nola lortzen duten beren efizientzia hobetzea? Herri txiroetan, soldatak eta lan-baldintzak penagarriak direnez, makina bat diru irabazten dute.

Gainera, multinazional batzuk umeak kontratatzen ari dira beraientzat lan egiteko, egunsentiatik ilunabarrera lan egin behar dute. Aitzitik, lehen aipatu dudanez, ez dira eskolara joaten eta beren heziketa nahiko kaskarra da. Herrialde haietan produktu bat egiteko, nahiko erraza denez, eta kostoak ez direnez oso handiak, gero produktu horiek hemen saltzen dituzte. Denok erosten ditugu hirugarren munduan egindako gauzak merkeagoak direlako; ia-ia hemengo denda guztiak multinazionalak direnez, irabazi ikaragarriak lortzen dute. Negozio paragabea!. Ez dago eskubiderik! Azken batean, beti gauza bera gertatzen da, munduaren erdia beste erdiaren kontura bizi da.

Badirudi, behintzat, umeak erabiltzeagatik salatuak izan diren enpresak orain beren irabazian zati bat gosearen kontrako kanpainetan gastatzen hasi direla. Eskerrak eman beharko!.

Bukatezko, nik adierazi nahi nuke, negozio hau mespertxagarria dela, baina guk batzuetan nahigabe beraien produktuak erosten ditugu, gurpil zoro bat da!.
Gaur egun, gabonetan batez ere, bidezko merkataritza jartzen dute. Produktu hauek kalitate ona daukate, eta nahiz eta garestiagoak izan, prezioa justuagoa delakoan nago.
Era berean, batzuek esaten dutenaren arabera, jokua ez da errenta. Hobeto izango da multinazional bat jartzea.


No hay comentarios:

Publicar un comentario