2012/01/18

Energia nuklearra, beharrezkoa ala arriskutsuegia?

Lehenengo galdera hau izan behar da, zer da energia nuklearra? energia nuklearra modu bat da energia ugari eta azkar lortzeko, baina energia hau ez da naturala, artifiziala baizik.
Kimikan bi bide badaude energia nuklearra lortzeko:
Lehenengo bidea Fusioi nuklearra da. Hidrogenozko nukleoak kitzikatu behar ditugu eta modu honetan energia nuklearra lor dezakegu, baina laborategi batean bakarrik egin dezakegu hau; ezinezkoa da hori egitea zentral nuklear batean. Adituak ikertzen ari dira nola lor dezaketen fusioi nuklear bat erreaktore nuklear batean.
Bigarren bidea Fisioi nuklearra da. Fisioi nuklear batean uranio edo plutoniozko atomoak erabiltzen dira. Nukleo hauek ere kitzikatu behar ditugu eta kate erreakzioak sortzen dira. Era honetan, energia asko lor dezakegu, eta gainera energia hau elektrizitate erraz bihurtzen da.
Alde batetik, zentral nuklear batean ez daukagu CO2 isurketak; gasa hauek kalte handia eragiten diote atmosferari; eta egia da zentral nuklear batean segurtasun neurriak oso zorrotzak direla eta zentral nuklearrei esker lanpostuak sortzen dira.
Beste aldetik, hondakinak oso arriskutsuak dira, eta nahiz eta segurtasun neurriak oso zorrotzak izan, noizbehinka istripuak gertatzen dira eta ondorioak oso larriak dira. Energia nuklearra oso kutsagarria da eta oso kaltegarria da osasunerako eta ingurunerako. Plutonio eta uranioren bizitza oso luzea da, gutxigorabehera 15.000 urte.
Nik nire aldetik adierazi nahi nuke energia nuklearra ez zaidala batere gustatzen, baina mundu hau eta hobe esan, munduko herrialde batzuk oso eroso bizi dira. Etxea iristen garenean, irratia, telebista, ordenagailua argia eta abar pizten ditugu. Negua iristen denean, berogailuak pizten ditugu eta uda iristen denean haizea pizten dugu; hau da, ez ditugu nahi gure erosotasunak galdu. Energia berriztagarriak, interesgarriak eta beharrezkoak dira eta garatzen jarraitu behar ditugu, baina energia mota hauekin ez da nahikoa izango.
Hemendik gertu badago herrialde bat, bere izena Frantzia da. Frantziak 58 zentral nuklear ditu. Sailkapen honetan, munduko lehenengo postuan dago; gainera, herrialde hau hondakinak birziklatzen ari da. Petrolioa bukatu ondoren, Frantziak bere hondakinak berreskuratuko ditu. Zerbait larria Frantzian gertatzen bada, zalantzarik gabe hemen iritsiko da.
Energia nuklearra ez erabiltzeko, gure kontsumo jaitsi behar da eta agian gure erosotasuna galdu bekarko dugu, hots, garapen iraunkorra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario