2012/01/10

Eguberri-jaiak

Ezeri ekin baino lehen komentatu nahi nuke, aspaldian, gure gurasoak gazteak zirenean, hau da, 70 eko hamarkadan edo, ez zegoela orain dagoen adinako kontsumismorik zeren eta garai hartan bizi zen jendeak ez baitzuen gure pentsamolderik.
Azken bolada honetan, ordea, gure gizartean gai hau puri-purian dago eta honen arrazoiak honako hauek izan daitezke:
Alde batetik, batzuek, eguberri-jaiak ospakizun erlijiosoa direla azaltzen dute eta horregatik era horretan bizi behar dira, hau da, kontsumismorik gabe, urtean zehar bezala, hurkoari laguntza eman behar diogu eta familiarekin ospatu behar dugu.
Beste aldetik, batzuek eguberri-jaiak dibertitzeko bakarrik direla jakinarazten digute; ez familian egoteko bakarrik, ateratzeko edo kontsumitzeko ere balio dutela.
Nik, nire aldetik adierazi nahi nuke, eguberri-jaietan gero eta kontsumismo handiagoa dagoela, opariak, bazkariak, afariak eta abar; baina era berean mementoz eguberri-jaiak asko gustatzen zaizkit, familian egotea asko gustatzen zaidalako. Baina zergatik mementoz? Ba, agian, denboraren poderioz nire egoera desberdina izan daiteke eta horregatik eguberri-jaiak ez dira izango hain alai; nire ustez, hori da garrantzitsuena, ez zerbait erostea, ezta bazkari edo afari ugari edukitzea, norbaitekin zerbait konpartitzea baizik, bestela eguberri-jaiek ez daukate zentzurik, baina gai hau oso pertsonala da eta era berean iritzi guztiak onartzen ditut.
Edozein kasutan ere etorkizunean, gero eta kontsumistagoak izango gara gure gizartean, merkataritza-guneek beren negozioa egin behar dutelako eta gero eta gehiago eguberri-jaiek galduko dute bere egiazko zentzua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario